GIPUZKOAKO URAREN ERABILERA IRAUNKORRERAKO JARRAIBIDEAK
Europako Batasunak Uraren esparruko Arteztaraua onartu zuen 2000. urtean. Arteztarau horrek urak ingurunean duen garrantzia lehenesten du eta ura kudeatzeko eta erabiltzeko ikuspegira aldaketa kultural sakona ekarri du. Arteztarau horrek, halaber, urarekin zerikusi duten politikak poliki-poliki aldatzera bultzatu ditu Europako Batasuneko herrialde guztiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere
Iraunkortasun Planean oinarrituta, ekarpen garrantzitsua egin nahi dio ikuspegi berri horri, datozen hamarkadetan Gipuzkoan uraren erabilera iraunkorrerako arteztarau horiek bultzatuz.
Prozesu horren guztiaren lehen fasean Gipuzkoako uraren egoeraren azterketa sakona egin du. Hortik ateratako ondorioak (ikusi monografia tematikoak
Jakintzaren Biltegian) herritarren, gizarte erakundeen, teknikarien eta sektoreko profesionalen esku jarri nahi ditugu berariaz zabalduko duen web batean. Hor, hasiera batean, lortutako argazkia (ikusi
Diagnostikoa eta Herritarren Inkesta) perfekzionatzen lagunduko duten iritzi eta proposamenak jaso nahi dira; eta geroko batean, baliabide estrategiko hau kudeatzen eta modu iraunkorrean erabiltzen lagunduko dutenak bilduko dira.