Proiektuaren lehen fasean 15 monografia sortu dira. Horietan azterlan osoaren hainbat alderdi ukitzen dira: baliabide hidraulikoak, horniketa, herrien eskaria, saneamendua, uren kalitatea, lehorteak eta uholdeak, ingurune akuatikoa, fauna akuatikoa, kultur ondarea, esparru juridikoa, uraren sozioekonomia, I+G, turismo eta aisialdiko jarduerak, produkzio hidroelektrikoa eta beste ur eskari batzuk.