webgunearen mapa     eu | es    
Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan
0
0 0 0
Produkzio hidroelektrikoa Gipuzkoan

Diagnostikoa eta gabeziak

1.- DIAGNOSTIKOA

  • Gipuzkoan gaur egun 68 zentral hidroelektriko daude abian. Produkzioaren datuei dagokienez 58 zentraletakoak jaso dira, horietatik bi azken urteetan itxi dira eta badirudi beste berri bat jarri dela funtzionatzen.
  • Urtean batez beste 108 milioi kilowatt produzitzen dira, eta turbinetatik urtean 1.898 Hm3 ur pasatzen dira.
  • Gipuzkoako produkzio hidroelektrikoa energia kontsumoaren % 4,1 da eta energia produkzioaren % 9,8.
  • Produkzio hidroelektrikoaren % 50 9 zentraletan sortzen da eta beste % 50 gainontzeko 49 zentraletan. Horietako batzuek argi eta garbi defizitarioak izango lirateke, ez itzultzeko diru laguntzarik ez balute.
  • Zentral horiek ingurumenean duten eragina oso garrantzitsua da; premiazkoa da, beraz, errentagarritasun txikia eta ingurumenean eragin handia duten zentral horiek funtzionatzen jarraitu behar duten edo ez hausnartzea.


2.- DEFIZIT ETA GABEZIA NAGUSIAK

  • Errentagarritasunik ez duten instalazioetarako diru laguntzarik ez emateko politika baten premia ikusten da.
  • Ibaia (ingurumeneko ekosistemaren gordailutzat hartuz) eta produkzio hidroelektrikoa bateragarri izateko neurriak hartu behar dira.
  • Jarduera utzi duten edo itxi diren zentralak desmuntatu eta ingurunea berreskuratzeko espedienteei ekin behar zaie.
  • Zentral guztietan mailak jarri eta ur emaria mantentzeko sistemak ipini behar dira, arrainak gora eta behera ibil daitezen.





Bidali zure iritzi eta iradokizunak


0 0
0
  © 2006 Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentua · Gipuzkoako Foru Aldundia ·  lege-informazioa gipuzkoa.net