webgunearen mapa     eu | es    
Uraren erabilera iraunkorra Gipuzkoan
0
0 0 0
Ondarea eta aisialdiko jarduerak Gipuzkoan

Diagnostikoa eta gabeziak

1.- DIAGNOSTIKOA

  • Gipuzkoan berariaz urarekin zerikusi duen kultur ondare handia dago, eta lurralde honek hain zuzen ere baliabide horri lotuta eratu du nortasuna: zubiak, instalazio hidraulikoak, presak, itsas portuak, bideratzeak, sirga bideak, eta abar. Multzoa, hortaz, ondare eta kulturaren ehunka adierazpenez osatzen da.
  • Gipuzkoan urarekin zerikusi duen kultur ondarea batez ere arkitektonikoa da, baina kontuan izan behar dira, halaber, ondasun arkeologikoak eta materiagabeak (etnografikoak).
  • Aipameneko ondare horren oinarrizko sailkapen bat egin daiteke inguruabarren arabera: ibai sarea, estuario zonak eta lurpeko ura, eta bere izaera, arkitektura (higiezina), arkeologikoa eta etnografikoa (materiagabea).
  • Arkeologia ondasunetan daude baloratzeko elementurik handienak, gainera horietako batzuk Europa mailan kontuan hartzeko modukoak dira, hala nola, Irungo portu erromatarra.
  • Gipuzkoan, paseatzea eta turismoa egitea, jolas eta aisialdiko jarduerarik garrantzitsuenak dira. Mendiko ibilbideez aparte, oinezkoen ibilbiderik gehienak (hiriguneetan zein horietatik kanpo) ibai eta estuarioen inguruan daude.
  • Natura behatzearekin zerikusi duten jarduerek geroz eta zale gehiago dituzte, eta horretarako ekipamenduak ere geroz eta gehiago dira. Alabaina, zaletuen kopuruak gora egin badu ere, beste herrialde garatuetako ratioak ez dira lortu, eta are gutxiago anglosaxoienak.
  • Gipuzkoan bainatzea batez ere hondartzetan egiten da eta neurri apalagoan ibaietan. Jendea Urumea, Leitzaran, Araxes eta Ubaon baino ez da bainatzen aipatzeko moduko maiztasunez. Hala ere, bainatzeko gune bakar batik ez dago halakotzat ofizialki izendaturik.
  • Kirol arrantzak sustrai sakonak baditu ere, azken 10 urteetan erdira jaitsi da jarduera hau egiten dutenen kopurua.
  • Estuarioetan eta kostan uretako kirol asko egiten dira, dela arrauna dela piraguismoa. Ibaietan ia-ia ez da inolako kirolik egiten.


2.- DEFIZIT ETA GABEZIA NAGUSIAK

  • Aipatutako eremuari lotutako ondarearen katalogoa partziala, osagabea eta orekagabea da eskualdeei dagokienez (adibidez, arlo bakar batzuetan baino ez dira sartu tokiko balioa duten adierazpenak).
  • Ondare materiagabea ez da agertu ere egiten kultur ondarearen tratamenduko instituzioen programetan.
  • Arlo honetan aipagarri gertatzen da, inolako ezbairik gabe, katalogatutako elementuen arteko egokitasun eza. Katalogoan, izatez, ehunka gai aipatzen dira, eta babes neurriak bakar batzuetan baino ez dira aplikatzen (22 elementu baino ez daude behar bezala babestuta).
  • Adierazgarri gertatzen da, halaber, informazioa elkarrekin trukatzeko instituzioen arteko sarerik eza. Eta horrek hein handi batean kultur ondarea zaintzeko eskuartzeak baldintzatzen ditu.
  • Urarekin eta batez ere paseatzearekin eta bainatzearekin zerikusi duten turismo eta aisialdi jardueren estatistika oso eta fidagarririk ez dago. Natura behatzeari buruzko datuak Plaiaundikoak baino ez dauzkagu.





Bidali zure iritzi eta iradokizunak


0 0
0
  © 2006 Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentua · Gipuzkoako Foru Aldundia ·  lege-informazioa gipuzkoa.net