 |
 |
 |
I+G jarduerak
Diagnostikoa eta gabeziak
1.- DIAGNOSTIKOA
-
I+D jarduerak honako eremuetan garatu dira gehienbat: Lur azaleko urak analizatu eta ezaugarritzea; Araztegien kudeaketa hobetzea; Industriako hondakin uren tratamendua.
-
Lur azaleko uren kalitatea I+G ikuspuntutik aztertzea ibai eta estuarioetako azterketa biologikoetara bideratu da, batez ere. Horretarako eredu matematikoak eta simulatzaileak erabili dira. Era berean, ibaietako uraren kalitate biokimikoa zehazteko eredu matematiko batzuk sortu dira eta horiek araztegietako isurketa iraunkorretan edo ekaitzen isurbide ez iraunkorretan izan duten eragina aztertzeko erabili dira.
-
Araztegien kudeaketa hobetzeko, hainbat tratamendu biologiko egin dira, elikagaiak ezabatuz edo ezabatu gabe eta eredu matematikoak erabiliz, hala nola abian dauden araztegietan pilotuak eta zuzeneko aplikazioak ezarriz. Lokatzen tratamenduaren gainean berariazko azterlanak egin dira, horiek asimilatzeko prozesuen arloan eta gasifikatu, lehortu eta energia aprobetxatzeko arloan.
-
Industriako uren tratamenduaren arloan Gipuzkoan egin den ikerketari dagokionez, lur azaleko uren tratamenduarekin zerikusi dutenak aipatu behar dira, baita lixibiatuen isurtegietan, paperaren industrian eta nekazaritzako elikagaien industrian tratamendu fisiko-kimikoen eta biokimikoen bidez egin direnak ere.
2.- PREMIA ETA GABEZIA NAGUSIAK
-
Uraren kudeaketa osorako ereduen premia dago, batez ere honako bi arloetan: Gipuzkoako baliabide hidriko eta drainatze sistemetarako eredu integrala; Eskura dagoen informazio guztiaren kudeaketa.
-
Hiriko araztegiei erabilerarik onena emateko ikerketekin jarraitu beharra, batez ere tamaina txiki eta ertaineko herrietan eskuartuz.
-
Hiriko araztegietatik, industrian erabiltzen den ura birziklatzetik, "in-line" arazketatik eta zirkuituen itxieretatik sortzen diren hondakin urak berriro erabili ahal izateko aukera aztertu beharra.
-
Ekosistema akuatikoei atxikitako prozesu biologikoen ezagupenean sakondu beharra.
Bidali zure iritzi eta iradokizunak
|
|
 |
 |
 |
|