HELBURU NAGUSIA
URA ONDASUN NATURAL, MUGATU ETA BERRIZTAGARRITZAT HARTUKO DUEN ETA URARI ATXIKITAKO EKOSISTEMAK ZAINTZEA ETA HOBETZEA BERMATUKO DUEN KULTURA BERRIA GARATZEA.
Horretarako honako helburuak proposatzen ditugu:
1. HELBURUA
Urak bizi baliabide bezala eta gizarte eta ingurumen ondasun bezala duen garrantzia kontuan izanik, Gipuzkoako herritarren parte hartzea eta kontzientzia hartzea sustatu.
2. HELBURUA
Gipuzkoako ibai, estuario, kosta eta lur azpiko uren egoera ekologiko ona lortzea, horietako ekosistemak babestuz eta egoera txarrean daudenak onera ekarriz.
3. HELBURUA
Uraren erabilera kontrolatu eta ura aurrezteko politikak sustatuz ur eskaria era iraunkorrean kudeatzea, baliabide hori biltzeko premiak gutxitze aldera.
4. HELBURUA
Iraunkortasun eta ingurumena hobetzeko irizpideak erabiliz, egungo eta etorkizuneko ur horniketa bermatzea, gipuzkoar guztiek behar duten kantitate eta kalitateari dagokienez.
5. HELBURUA
Uholdeen eragin kaltegarriei aurre egiteko, gipuzkoar guztiei gutxiengo babesa eskaintzea, betiere ingurumen akuatikoari zor zaion begirunea gordetzeko irizpideak aurrean jarriz.
6. HELBURUA
Ikerketa, garapen eta berrikuntza programak bultzatzea, informazio trukaketari eta ingurumenaren hobekuntzari erraztasunak emanez.
7. HELBURUA
Ingurumenaren arloko gastuak kontuan hartuz, kostu guztiak berreskuratzeko politikarantz egitea, uraren erabilera egokia lortzearren.
8. HELBURUA
Herritarrak sistema akuatikora hurbil daitezen bultzatzea, betiere sistema horren osotasuna eta aberastasun historikoa arriskuan jarri gabe.
|